Oiartzun - Datorren irailaren 29an, igandea, Alderdi Eguna ospatuko du EAJ/PNVk Forondako kanpetan. Egun osorako ekitaldiak izango dira bertan eta Oiartzungo EAJ/PNV taldeak alderdikideei eta gainerako jarraitzaileei ere bertara joateko deia luzatu diete, “alderdiaren festa handi honetaz disfruta-tzeko”, adierazi dute ohar batean.

Ohi denez, alderdiko izen handiek burutzen duten ekitaldi politikoaz gainera, erromeria, gastronomia jarduerak eta haurrentzako eta hain haurrak ez direnentzako jolasak izango dira, besteak beste.

Bertara iristea errazagoa izateko, autobusak antolatu dituzte eskualdeko jarraitzaile guztientzat. Irailaren 29an, bertan, goizeko 9.00etan irtengo da Errenteriako Gamon Zumardiko autobus geltokitik, lehen ba-tzokia zegoeneko paretik.

Autobuserako izena emateko, Errenteriako batzokira deitzea baino ez da beharko. Bertako telefono zenbakia, 943 002 509 da.

“Anima zaitezte, egun ederra pasako dugu eta konpainiarik onenean!”, ziurtatu dute jeltzaleek bere idatzian. - A.M.