Giltxaurdik belardi berria izanen du
Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak 120.000 euroko diru laguntza onartu du
elizondo - Baztango Udalak 120.000 euroko diru laguntza jasoko du Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institututik, Elizondoko Giltxaurdi futbol zelaiko belarra aldatzeko. 2014ko uztaialren 4an izandako uholdeek hondatutako futbol zelaiko belardia aldatzeko egin beharreko inbertsiorako Baztango Udalak 2019ko aurrekontuetan 220.000 euroko diru sail bat aurrekikusia zuen dagoeneko, kopuru hortatik Udalak 70.000 euroko gastua hartuko du bere gain.
Baztan Kirol Elkarteak erabiltzen du Giltxaurdi futbol zelaia, eta ikasturtean zehar, astero 300dik goiti neska-mutikok erabiltzen dute aipaturiko futbol zelaia, entrenamenduetarako, baita partiduak jokatzeko ere. Azken urteetan belardi aldaketa beharrezkotzat jo da, eta diru laguntza honen bidez eta Udalak eginen duen inbertsioarekin, gauzatuko da. - F.A.G.
Más en Navarra
-
Fusión de la gastronomía gallega y navarra junto a la Plaza de Toros de Pamplona
-
El Ayuntamiento de Tudela colocará placas solares en cinco centros educativos
-
Fustiñana ahorra más de 120.000 € en un año por su nuevo sistema de fuentes
-
Ayuntamiento y CD Castejón inician conversaciones para implantar césped artificial en el campo