Irura - Datorren astean Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldi zikloko saioak egingo dira Iruran eta Zizurkilen. Iruran asteazkenean izango da, 19.30ean, Kulturunean eta Zizurkilen, berriz, ostegunean, ordu berean, kultur etxean. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azalduko dute. - M.S.S.