amaiur. Pasa den larunbatean Amaiurren besta giroa izan zuten berriz ere, kasu honetan aski besta berriaz gozatzeko aukera izan uten. 2. urtez Mutuerreka besta ospatu zuten. Amaiurko baserrietan sortutako lagunak eta beren ondorengoak elkartzen dira bertan. Gaur egun baserrietan bizi direnez gain, leku auntizetatik hurbildu zen jendea larunbatean, Amaiurtik, Baztango bertze herrietatik, Iparraldetik, Iruñetik eta baita Ameriketako Estatu Batuetatik ere. 100 lagun inguru elkartu ziren larunbatean. Bazkari eta merendu-afariarekin gozatzeaz gain, gaitariak, buruhandiak, mus txapelketa eta DJ Bordariren musikarekin ederki pasatzeko parada izan zuten bertan. F.A.G. /Argazkia: Ondikol