elizondo. Baztango Kirol Taldea (BKT), bere publikoaren aitzinean aurkeztu zen larunbatean, Elizondoko polikiroldegian. 2019/2020 denboraldia duela aste batzuk hasi bazuten ere, larunbat arratsaldean egin zuten aurkezpen ofiziala. Bertze behin, klubak ilusioz ekin dio aurtengoari, azken urteetan indartutako egitura sendo eta kohesionatuarekin. Guztira 9 talde ditu BKTk: aurrealebinak, 3 alebin, 2 haurrenak, kadeteak, gazteak eta senior mailakoa. 135 eskubaloi jokalari, 22 entrenatzailerekin eta baita bertzelako laguntzaileekin, gurasoek paper garrantzitsua jokatzen dutelarik. Mailaz-maila argazkiak egin ondotik, oroimenerako geldituko den familia argazkia egin zuten. F.A.G. / Argazkia: Edurne Biguria