‘Keinu Leihoak’ zikloa asteburuan hasiko da Lesakan
Ortziralean ‘Sátiro’ eta igandean ‘Panpina’ taularatuko dituzte Harriondoan (18.00 h)
LESAKA - Keinu-Leihoak An-tzerki Zikloaren hamabosgarren edizioa antolatu du Mairu Antzerki Tailerrak, Arrano elkartearen eta Udalaren laguntzaz. Hiru emanaldi izanen dira, bi lehenbizikoak asteburu honetan Harriondoa Kultur Etxean eta azkena, 4-9 urteko umeei zuzendua, abenduaren 15ean Arranon.
Izaki basati bat, aktore bat, eta arrantzale bat agertuko zaizkigu aurtengoan. Bakarkako hiru lan Keinu-Leihoak jardunaldietan. “Bi gazteren proposamen pertsonala, eta pertsona gazteenei zuzendutako hirugarren bat. Antzerkizaletasuna sustatu eta berritzeko asmoz. Hiru leiho, hiru mundu? edo gehiago”, dio Mairu Antzerki Tailerrak.
Egitaraua Ortzirale honetan 18.00etan Harriondoa Kultur Etxean, Xanti Agirrezabalaren Sátiro antzezlana ikusgai izanen da. Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia da satiroa, gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, josta-tzen eta dantzan ibiltzen zena.
Igandean, 18.00etan Harrondoan, Kamikaz kolektiboaren Panpina izanen da ikusgai. Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta performance kutsuko aktore lan klasikoaz lagunduta.
Panpina oholtza gainean Erika Rooibos aktorearen argilunak erakutsiko dituen lana da, baina era berean, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo bezain probokatzailean agerian jarriko dituena.
Azkenik, zikloa bukatzeko, abenduaren 15ean, igandean 17.30ean Arranon Uretako ipuinak antzezlana eskainiko du Eneritz Artetxek, 4 eta 9 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. - A.A.A.
Más en Navarra
-
La oposición pide “garantías” de que el uso de la plaza de toros de Tudela no implica riesgo alguno
-
Los valles de Roncal y Baretous celebran el 650 aniversario del Tributo de las Tres Vacas
-
Fermín Sabalza (Villava), corneado por los Palmosilla: "El toro me ha agarrado entre las piernas… y a volar"
-
Cuatro cornadas, cuatro