lesaka - Nafarroako seigarren trikitixa jaialdia eginen dute urtarrilaren 18an Harriondoa Kultur Etxean, 17:30ean hasita. Ibon Gaztañazpik aurkeztuko duen emanaldian Iñorkiñak, Irma Karrera eta Jokin Tolosa, Imuntzo eta Aintzane Agirrebeña, Zazpietan lehenak joteroak, Ioar Oteiza, Garazi Erbiti eta Ladis Satrustegi, Iñaki Plaza eta Alex Lopez eta Iker Goenaga eta Jon Lasa ariko dira. Euskal Telebistak ere grabatuko du emanaldia.

Nafarroako Trikitixa Elkarteak eta Lesakako trikitixa taldeak antolatu dute jaialdia, Lesakako udalaren eta bertze zenbait erakunderen lagun-tzaz. Sarrerak eskura daitezke Zialdo ostatuan eta Oninart-en edo erreserba bidez nafarroakotrikitixaelkartea@gmail.com helbide elektronikoan 12 euroren truke. Ondotik afaria izanen da Irubiden (20 euro). - Aitor Arotzena