bera. Gure bizipoza, guztiona dokumentalaren eta dokuwebaren aurkezpen ekitaldia arrakastatsua suertatu zen ortziralean Kultur Etxean. Bizipoza zer den azaltzen duen emanaldia izan zen egitasmoa osatzen duten Bortzirietako Guztiok eta Biak Bat taldeen dokumentalak eskaini zituzten. Estitxu Fernandez eta Anabel Arraizak aurkeztu zuten eta Gure Txokoa dantza taldeak, Julen Zelaietak, Joseba Irazokik Pettik eta bertze zenbait gonbidatu berezik bere elkartasun keinua egin zuten.