NAVARRA
En venta una de las casas con más historia de la Comarca de Pamplona
Inauterietako kontzertua Beran
BERA. Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek inauterietako kontzertua eskaini zuten asteazkenean, herriko kultur etxean. Areto bete jende bertaratu zen emanaldiaz gozatzera. Mozorro jantziak ikusiz eta kanta atseginak adituz, arratsalde ederraz gozatu zuten musikari eta ikusleek. Ondotik, txokolate beroa dastatzeko aukera izan zuten adin guztietako musikariek.