bidasoa - Martxoaren 8an izanen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren atariko, igande honetan, 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako tailerra antolatu dute Malerrekako Gizarte Zerbitzuek. 11.00etan bilduko dira eskolan Tailerra Haizea Loirak gidatuko du; ipuin bat kontatuko du eta hortik abiatuta berdintasunaren inguruan hausnartuz, esaldiak osatzeko aukera izanen dute bildutakoek. Bukaeran, kanta sortu eta grabatuko dute.

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta emakume taldeek ere heldu den asterako egitarau zabala antolatu dute. Halere, lehen ekitaldia igande honetan, Lesakako Harriondoan eginen dute. Lesakako Emakume Taldeak bultzatua, Clara Campoamor, la mujer olvidada filma eskainiko dute 18.30ean.

Heldu den astean Martxoaren 6a, ortziralean, Arantzan elkarretaratzea 12.00etan plazan eta 19.00etan Bizitza erdigunera: denboraren erabilera eta zaintzak hitzaldia eskainiko du Idoia Lekua, Berdintasun Aholkulari eta Formatzaileak, liburutegian.

Beran elkarretaratzea eginen dute 12.55ean kiroldegi aitzinean. Toki Ona institutuak bultzatua. Jarduera irekia da eta edonork parte har dezake.

Martxoaren 7an, Beran autodefentsa pertsonala ikastaroa eginen dute 1700etan eta Lesakan emakumeen afaria.

Martxoaren 8an, Bortzirietako Emakumeen XI. Mendi Itzulia eginen dute. Igandean 09.00etan udaletxe ataritik abiatuko dira, 13.00etan toki berean elkarretaratzea, 13.15ean triki-salda poteoa eta 14:00etan bazkaria irekia Igantzin. Prezioa 20 euro. Izen-ematea 948 635036 telefonora deituta.

Lesakan kafe tertulia plazan, 10:00etan eta Lesakako emakumeen kontuak hizpide. Ondotik, lerro-dantza emakume taldearekin dantza tailerra, jokoak, kalejira...

? Bera: Lila katea, 12.00etan Altzateko plazatik abiatuta.

? Etxalar: trikipoteoa 12:00etan eta elkarretaratzea 13:00etan.

Martxoak 9, astelehena Bera: Chavela: cantante, luchadora, símbolo filma eskainiko dute 18.00etan Beralandetan.