elizondo. Urteroko ohiturari jarraiki, zuhai-tzaren eguna burutu zuten atzo Baztan Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek. Guraso Elkarteak antolatuta, Bailegin egin zuten arbola landaketa, 2o gaztainondo guztira, eta ehun lagun baino gehiago elkartu ziren bertan. Orain dela bi urtera arte zuhaixka ttipiak landa-tzen zituzten, baina iaz eta aurten gaztainondo koxkorragoak landatu dituzte Baztango herri lurrean. Guraso Elkartearen esku geldituko da herri lurra eta zuhaitzak zaintzea, baita gaztainondoen jabetza ere. Eguraldi onak lagunduta, landaketaren ondotik gosari eder batekin borobildu zuten goiza. Bezperan, Lekarozko herriak antolatuta, Hartxokon 300 zuhaitz landatu zituzten lekaroztarrek.