Iruritako eskuineko errekan premiazko lanak egin dituzte
Udalak 14.450 euro inbertitu ditu bidearen azpiko aldea urratu eta errekara erori ondotik
Irurita - Otsaila bukaeran Iruritako eskuineko errekan, bidea desegiteko puntuan egon zen, izan ere, bidearen azpiko aldea urratu eta errekara erori zen, bidearen azpiko aldea hutsik utziz. Horren ondorioz, auzoan bizi ziren hamalau baserrietako bizilagunak pasabiderik gabe ez gelditzeko premiazko eran lanak egin behar izan zituen Baztango Udalak. Menditik heldu zen ura bideratzeko hodia jarri zuten, bidearen azpiko zuloa bete eta harri-lubeta bat eraiki zen, berriz ere bidea ez erortzeko. Gainera, zola eman eta baranda bat jarri ziren. 14.450 euroko inbertsioa egin zen lan horietan. Lanen zuzendaritza Mendikoa ingenieritzak egin zuen, eta egikaritzea, berriz, Altzugaraik.
Caption: Iruritako eskuineko errekako biean egindako lanen emaitza. Argazkia: Baztango Udala
Más en Navarra
-
Los dos ascensores de Descalzos, cerrados entre el 15 y el 28 de julio
-
Educación ambiental y diversión se dan la mano en San Fermín con el espacio Birjolastu Juego Rejuego
-
Los servicios de atención al público del Gobierno de Navarra en Pamplona abrirán en San Fermín los días 11 y 14
-
Paro masivo de conductores de villavesas en el segundo día de huelga: servicios mínimos con retrasos