- Gaurkoa, martxoaren 28a, urteko egun garrantzitsuenetarikoa zen Baztan Rugby taldearendako. Taldearen biziraupenerako ezinbertzekoa den dirua biltzeko gaupasa burutu behar zuelako. Urtero bezala, Larraintzarreko frontoian burutzekoa zuten, gaur, taldea sostengatzeko besta. Urteko aurrekontua berdintzeko diru sarreren zati handia lortzen du BRTk gaupasari esker, baina, bertan beheiti gelditu da.

Dena den, gastuak manten-tzen dira, eta errate baterako, errugbi federazioari 7.000 euro ordaindu beharko dizkiote, jokalarien fitxen truke, eta diru hori gaupasari esker jasotzen zutenez, bertze diru iturri bat bilatu beharko dute. Hortaz, bazkide kanpaina bat jarri dute martxan. BRTko kide egiteko deia egin diote jendarteari. Bi aukera eskaintzen dituzte, batetik, bazkide laguntzaile egitearena, 15 euro ordainduta, bertzeak bertze materialean deskontuak eta 3. denboran parte hartzeko aukerarekin, bertzetik, bazkide babeslearen figura dago, 30 euro ordainduz, aipaturiko onurez gain, urria edo azaroan burutuko duten gaupasarako sarrera ere jasoko duelarik. Bazkidetzeko, BRTko kideengana jo daiteke.