Alarma egoera ezarri zenetik, Anizen, asteburuero zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izan dute. Jaione Elizagoien, Hauspolariek taldeko musikariak bere teklatua joz herritarren konfinamendua arindu du, herritarren gustuko kantak zabalduz. Herria alaitzeko egin duen ahalegina eskertzeko tartea hartu zuen Anizko herriak, lore sorta bat emanez, eta ondotik aperitiboa hartu zuten herriko elkartean.