Endara Bizirik! Plataformako kideak, zentral eolikoaren harira egin duten aurreproiektua ezagutzera emateko eta horrek dakartzan hondamendiak ageriko egiteko auzoz auzo bilerak egin dituzte egunotan. Aipatzekoa da astelehenean Sustrai Erakuntza talde ekologistako kideek proiektuak ukituko lituzkeen lekuak bisitatu zituztela. Agiñako kaskotik proiektuak eraginen lukeen inpaktua aztertzen aritu ziren.