Baztango Udalak traktorean para-tzen den sasiak mozteko beso berria erosi du, baserrietara doazen bideak garbitzeko. 25.400 euroko kostua izan du, BEZ kanpo eta prozedura irekian egindako lizitazioan Sansiñenak egindako eskaintza izan da aurkeztutakoen artean hoberena. Dagoeneko zerbitzua abian da. Mozketa lanak Aritzakundik hasi dira, eta hurrengo 6 hilabetetan herriz herri ibiliko da, bideak garbitzen.