Baztandarra txirrindulari taldeak udako azken entrenamendua burutu zuen atzo eta aste batzuetako atsedena hartuko du, berriz ere irailean indarberriturik itzultzeko. Ikasturte berezia izan da, izan ere, martxoan berrekin behar zion klubak neguko etenaldiaren ondotik entrenamenduei, baina covid-19aren ondorioz alde batera utzi zituen bere asmoak. Udan, alarma egoera bukatuta, berriz ekin zioten entrenamenduei, atzo arte. Dagoeneko 80 neska-mutikok parte hartzen dute klubaren ohiko jardunean.