- Atzo eta gaur bitartean Iruritan jokatu behar zen Laxoa Elkarteak antolatutako promozio txapelketako lauko finala gibeleratzea erabaki zuten antolatzaileek, eguraldi txarrak ez baitzuen laxoa plazan pilotak partiduak jokatzea ahalbidetu. Atzo jokatu beharreko Irurita-Oitz eta Doneztebe-Arraioz finalerdiak, beraz, gibelatu zituzten, eta baita gaur jokatu behar zen finala ere bai.