Urdazubiko jubiloteka urrian jarriko da martxan. Koronabirusaren eraginez jubiloteka kudeatzen diuen Harremana elkarteak ikasturtearen hasmenta gibelatu behar izan du, baina protokolo eta aforoen xehetasun guztiak aurkeztu ondotik prest dago hasteko. Aurten berrikuntzekin, positibitatean bizitzea eta boluntario proiektuetan parte hartzeko oinarrizko formakuntzak tailerrak martxan jarriko baititu.