Abenduaren 3a dugu gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta urtero bezala, aurten ere aunitz izanen dira Euskal herrian zein Euskal Herritik kanpo egun hau ospatuko dutenak. Gurean, milaka dira Ahobizi eta Belarriprest rolak hartuta jendartearen hizkuntza ohituretan eragin nahi duen ariketan parte hartze ari direnak. Baztanen, errate baterako, 1.176 lagunek eman dute izena, duela bi urteko lehen edizioan baino gehiago. Euskaraldirako dinamizaziorako bidean, Baztango herrietan 15 egun 15 herri izeneko erronka egin da, herriz herri jendeak Euskaraldiari lotutako mural bizidunak eginez eta herritik herrira lekukoa pasaz. Azkenetako bat Elizondo izan da, Foruen Plazan egidnako mural koloretsuarekin. Bitartean, biahr bukatuko da 15 egun irauten ari den ariketa eta Baztango Euskaraldia Batzordetik herritarrak animatu nahi dituzte, umorea eta orudimena erabilita, Euskaraldiko argazkiak atera eta 688 771 809 telefonora whatsapp bidez bidaltzera. Gainera, gaur, Euskararen Eguna ospatzeko etxeko balkoiak banderatxoekin, globoekin edota kolorezko bolatxoekin atontzera. Euskaraldiari lotua, ere, igandean, 19.00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean Oihan Vegak Euskañolitis bakarrizketa saioa oholtzaratuko du. Aitzinetik gonbidapenak jaso ahal izanen dira, edukiera bete arte (18.00etan hasiko dira bana-tzen).