Heldu den urtarrilaren 5ean ez da ohiko argazkirik ateratzen ahalko Elizondon Errege Kabalkadaren harira, izan ere, antolakuntza taldeak jakinarazi duenez, segurtasun neurri gisa, jendearen pilaketak saihesteko, urtero egin ohi den desfilea ez egitea erabaki du. Halere, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek lasaitasun mezua helarazi nahi izan dute, eta aurten ere, opariak banatuko dituztela ziurtatu dute.