Elizondoko Recreo Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eman zuen atzo eguerdian Elizondoko Foruen Plazan. Ez ohiko urtea izaki, ez ohiko kontzertua izan zen atzokoa, bandako musikariak plazaren erdian, zutik eta covid-19aren ondorioz elkarrenganako distantzia mantenduz aritu ziren beren doinuekin bertaratutakoak alaitzen. Eguraldi ederra lagun, karrikan bildutako jendeak ederki gozatu zuen Recreo Musika Bandaren emanaldi ederrarekin. Honenbertzez, ez ohiko kon-tzertu batekin agurtukodu urtea bandak,; berez ospakizunez beteriko urtea behar zuen, izan ere, 25 urte bete dira aurten Recreo Musika Bandak jarraian emanaldiak eskaintzen dituenetik, eta hainbat ekitaldi berezi aurreikusiak zituen arren, pandemiaren eraginez ezin izan ditu garatu.