Euskara sustatzeko diru laguntzak
Udalak 33.200 euro banatuko ditu erakunde desberdinen artean
Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Ba-tzordeak, urtero bezala, hizkuntza normalizazioaren plangintzaren barnean euskara sustatzen duten erakunde desberdinen artean diru-laguntzak banatzeko proposamena onartu berri du. Denera 33.200 euro banatuko ditu Udalak Baztanen lan egiten duten hainbat entitateren artean.
Emandako laguntzen artean kopururik handiena Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak, AEK Euskaltegiak jasoko du, zehazki, 9.800 euro; hurrengo kopuru handienak komunikabideendako izanen dira, Xorroxin irratiak eta Xaloa Telebistak 7.500 euro jasoko dituzte bakoitzak. Ttipi-ttapa aldizkariak, berriz, 5.500 euro hartuko ditu; Etxetik plazarak 1.200 euro; Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Seaska Ikastolen Federazioak 600na euro jasoko dituzte; eta, azkenik, Euskalgintzaren Kontseiluak 500 euro jasoko ditu.
Temas
Más en Navarra
-
Pamplona encuentra una salida para Erripagaña mientras la oposición exprime el caso Cerdán
-
Un cartel de Itxaso Razquin Ciaurriz será la imagen de las fiestas de Ansoáin
-
El Gobierno de Navarra y entidades locales ponen en marcha la Ventanilla Única de Transición Energética en Lakuntza
-
Ane Elzaurdia y Aritz Arratibel ganan en Lesaka y son los primeros líderes de la Bortzirietako Kopa