2019an Helpbidea proiektua abian paratu zuen udalak. Hainbat elementu konbinatzen ditu: baserriei eman zaizkien identifikazio zenbakiak, baserri bakoitzaren GPS lokalizazioa errazten duen aplikazio informatikoa (larrialdi zerbitzuek erabiliko dutena) eta auzo sarreretan paratu dituzten metro-baserri panelak. Oraingoan auzoetako sarbideetan, baserrien zerrenda bat erakusten duten 30 panel paratu ditu udalak.