Ezohiko urtea eta ezohiko egoeran bada ere, urtero bezala Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta zuhaitzaren eguna ospatu zuten pasa den igandean ikastetxeko hamarnaka ikasle eta gurasok. Jende pilaketak ekiditeko bi txandatan hurbildu ziren Bailegi inguruko landaketa gunera. Azken bi urteetan gaztainondoak landatu zituzten, baina aurten, aldatzea erabaki eta intxaurrondoak landatu erabaki zuten. Familiaka banatu ziren eta bakoitzak bere zuloa egin eta 3 metro inguruko zuhaixkak landatu zituzten. Lana akituta normalki gosaria egiten badute ere, aurten, segurtasunagatik, ez zen halakorik izan eta lanak burututakoan bakoitza bere aldetik joan zen.