40 urte bete ditu Xareta, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak inguruan bere uhinak hedatzen dituen Xorroxin Irratiak. 1981eko martxoaren 19an Erratzuko eskolatik uhineratu zituen bere lehenbiziko kantuak. Geroztik egoitza desberdina kezagutu ditu eta gaur egun Elizondon eta Lesakan estudio bana ditu. Xorroxin baino urtebete gehiago du Korrikak. AEKk jakinarazi zuenez, aurten ez da Korrikarik ospatuko, baina horren inguruko bideo bat grabatzen ari da Festaro.es, eta Xorroxin Irratia gonbidatu du bideoan parte hartzera, eskualdeko ordezkari gisa. Sorlekuan, Xorroxin urjauzian eta Gorostapolon egin zituzten grabazio lanak. Laster ikusiko dugu emaitza. Aunitz urtez, Xorroxin Irratia!