Pello Iriarte Zelaieta da Iruritako zinpeko alkate berria. Bi urtean behin berri-tzen dira Baztango 15 herrietako zinpeko alkateak, eta dagoeneko gainerako 14ak aukeratuta, Irurita zen ordezkaririk ez zuen herri bakarra. Pasa den astean Iruritako Gizarte Bilgunean Joseba Otondo Baztango Batzar Nagusiko Batzarburuak deituta egindako batzarrean, herritarrek Iriarteren hautagaitza berretsi zuten. Beraz, hurrengo bi urteetan Pello Iriarte izanen da Iruritako zinpeko alkatea.