NAVARRA
Una sentencia del TSJN abre la vía a una ola de demandas de interinos en la Administración
Liburuaren egun zoragarria ospatu dute Anizen
Haurrek idatzitako ipuin bat kontatu eta kontakizuna oinarri zuen murala margotu zuten
Iaz konfinamendua zela eta alde batera gelditu bazen ere, aurten berriz ere ospatu dute Liburuaren Eguna Anizen. Aurtengo 3. edizio hau antolatzeko herriko alkateak haurrekin bilera bat egin zuen, eta bilera hartan erabaki zuten denen artean istorio bat idatziko zutela. Honela, batek hasiera eman eta gainerakoek segida emanez osatu zuten ipuina, akabaila heldu batek idatzi zuelarik. Bera izan zen gero frontoian osorik irakurri zuena. Ondotik, mural gisako bat egin zuten haur eta helduek, ipuinak sorrarazi zien edozein irudi marraztuz.