Sumutsuan lanak egin ditu berriz Baztango Udalak
Iaz konponketak egin ondotik urte hasieran bertze lurmendi batek kalteak eragin zituen
Baztango Udalak Aritzakun eta Urritzate artean dagoen Sumutsua alderdian hainbat lan egin behar izan ditu berriki. Iazko abuztuan ere bertan jardun zuen, 2014ko uztailean eta 2015eko otsailean izandako euriteen ondorioz bidean egindako kalteak konpontzeko denera 110.607,85 euroko inbertsioa egin behar izan zuen. Bertzeak bertze, bidera lerratu ziren lurrak kendu, harri-lubeta zimendatzeko indusketa egin, harri-lubeta eraiki, drainatze-sistemak konpondu eta zoladura berritzeko.
Aurtengo urtearen hasmentan bertze lurmendia izan da toki bertsuan eta horren ondorioz drainatzeak eta lur mugimenduak egin behar izan ditu Udalak 54.819,01euroko inbertsioa suposatuz. Lanak Altzugaraik egin ditu, 47.619,48 euroan eta zuzendaritza LKSren gain izan da, 7.199,53 euroan.
Más en Navarra
-
Burlada podría acoger un gran parque de ocio y restauración de 12.000 metros cuadrados
-
Apoyo en Pamplona a una comisión de investigación por el trato de favor a los chalets de Media Luna
-
Renovados el pavimento y la red de abastecimiento de la calle Larrainak de Huarte
-
Talleres grupales a migrantes sobre la regularización en Pamplona, Estella, Tafalla y Tudela