SUCESOS
Reabierto al tráfico el túnel de El Perdón, que permanecía cerrado por una colisión en su interior
Anne Etchegoyenen kontzertu ederra Elizondon
Kultur programaren baitan, 'Emazte' bere azken lana aurkeztu zuen
Nafarroako Gobernuak antolatutako Kultur 2021 egitarauaren baitan, pasa den larunbatean Elizondoko Iriarte pilotalekuan Anne Etchegoyen abeslariak kontzertu ederra eskaini zuen. Edukiera muga izanagatik, jende aunitzek izan zuen aukera Etchegoyenek oholtza gainean aurkeztu zuen Emazte bere azken lana ezagutu eta azken urteetan kantatutako bertze hainbat kanturekin gozatzeko.