Baztango Udalaren Osoko Bilkurak maiatzeko saioan 173.441,68 euroko inbertsio-programa bat onartu zuen, Nafarroako Gobernuaren ekonomia sustatzeko inbertsioetarako kapitala transferitzeko ezohiko funtsak finantzatuta. Inbertsio horien artean espazio eta higiezin publikoen irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzea aurreikusten zen, hainbat herri eta lekutan lan desberdinak eginez. Onartutako aurrekontu aldaketekin hainbat inbertsio egingo dira Elizondon, Iruritan eta Azpilkuetan

Lan horietako bat Elizondoko Giltxaurdi zubiaren alde bateko espaloiaren zabalera handitzean datza, eta lan horietan ari da Javier Alzugaray S.L. enpresa egun hauetan. Espaloia 1,20 metroko zabalerakoa egiten ari dira 147 metroko luzeran.