Síguenos en redes sociales:

Amaiurko XXVI. pilota txapelketa

Ume eta kimu mailako finalak jokatu dira

Amaiurko XXVI. pilota txapelketaF.A.G.

Amaiurko bestarik ospatu ez izanagatik, herriko XXVI. pilota txapelketa bai jokatu da eta finalak pasa den asteburuan jokatu ziren. Ume mailan Mattin Rekalde eta Julen Agestak 18-12 irabazi zieten Urko Azkarraga eta Egoi Otxandorenari. Kimu mailan, berriz, Etxahun Goienetxe (konfinatuta zegoen Etxahun Ospitalen ordez) eta Gaizka Zubietak 18-15 hartu zituzten mendean Oier Elorga eta Oihan Irigoien.