Plazako kiosko azpiko komunak zaharberritu ditu udalak, mugikortasun urriko pertsonek ere erabili ahal dezaten. Komuneko sarrera, plazako urbanizazio lanekin batera hobetuko dute. Haurtxoentzako aldagailu bat eta hilekoaren kopa garbitu ahal izateko konketa bat ere jarri dituzte. 21.124,2 euroko inbertsioa egin du udalak lan honetan eta iturgintza eta elektrizitatea aldatzeko eta sistema hobetzeko aprobetxatu dute.