NAVARRA
La suerte sonríe a Mendillorri con un millón de euros
Baztandarra Txirrindulari Taldearen omenaldia Martintxo Arraztoari
50 urte baino gehiagoren ondotik erretiroa hartuko du abenduan
Baztandarra Txirrindulari Taldeak aste honetan bukatutzat eman du aurtengo denboraldia. Ordu aldaketaren aitzinetik bukatu ohi du sasoia, duela urte gutxi berriz ere taldeak aktibitateari ekin zionetik. Denboraldiari akabaila borobila emateko, gainera, Martintxo Arraztoa mekanikariari omenaldi gisako bat eskaini zioten, entrenamendua bere lantegi atarian bukatuz eta merendu goxo bat eginez. Mekanikari fin eta fidelak sorpresa ederra hartu zuen. Baztandarra Txirrindulari Taldeak Martintxok taldeari hamarkada luzetan zehar emandako babesa eskertu nahi izan zuen, izan ere 50 urte baino gehiagoko lan ibilbidearen ondotik, abenduan hartuko du erretiroa.