Arroxaliak irabazi du 22. taldekako bertso lehiaketa
Aner Peritz, Ekhiñe Zapiain, Maddi Ane Txoperena eta Iratxe Muxika garaile izan dira
- Larunbat honetan burutu da Bortzirietako taldekako 22. bertso txapelketa. Berako Kataku ostatuko lehen saioaren ondotik, Lesakako Antoiu eta Haizegua ostatuetan jokatutako finalerdietako gurutzaketak osatu zituzten eta finala Arrano elkartean izan zuten.
Katakuko lehen kanporaketan, lau laukote aritu ziren: Arroxalia taldea (Aner Peritz, Ekhiñe Zapiain, Maddi Ane Txoperena eta Iratxe Muxika), Ardo xorta bat taldea (Iker Gorosterazu, Alazne Untxalo, Irati Ajesta eta Etxahun Azkarraga), Perrexila taldea (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Iban Garro eta Loitzate Goñi) eta Naranjari zukua taldea (Josu Sanjurjo, Jon Gurrutxaga, Josu Txoperena eta Kattin Madariaga).
Antoiun eta Haizeguan egindako finalerdien ondotik,. Arranoko afalondoan egin zen finalerako Arroxalia eta Naranjari zukua sailkatu ziren eta finalean Arroxalia gailendu zen. Taldekide batek, Ekhiñe Zapiain beratarrak lortu zuen bertso onenaren Kotto Saria ere.
Saioa Mitxelena, Izaro Mitxelena, Iñigo Olaetxea eta bertso eskolako gazteak aritu ziren epaile lanean. Gai-jartzaile lanean, berriz, Alaitz Rekondo, Maialen Belarra eta Ainhoa Larretxea aritu ziren.
Bertsoak ez ezik, musikak ere izan zuen bere lekuaFinalerdietan, Antoiun Hertzainak-en 564 kantua abestu zuten eta Haizegun Gatiburen Euritan dantzan eta kanta horiexek izan zituzten gartzelako gaia bertsolariek.
Temas
Más en Navarra
-
La 'Cereza de Milagro', mucho más que una marca
-
Ocho localidades del Camino de Santiago acogerán más de una veintena de actividades este verano
-
Cómo aparcar en San Fermín 2025 en Pamplona: zona naranja las 24 horas del 5 al 14 de julio
-
El Plan del II Ensanche de Pamplona: 591 viviendas (50% de VPO), 2.500 plazas de aparcamiento, menos coches en Baja Navarra...