Baztan-Bidasoko pentsionistak martxan elkarteak urteko azken elkarretaratzea egin zuen astelehen eguerdian Plaza Zaharrean. Urte osoan bezala, pentsio duinak aldarrikatu zituzten eta horretaz gain, osasun arreta zerbitzua zaintzea eskatu zuten Irungo Bidasoko Ospitalean moldaketak egiteko kirurgia-planta erabat itxitzeko dagoen asmoaren kontra azaldu ziren. Hurrengo elkarretaratzea ilbeltzaren 17an dute Elizondon.