Baztango Kultura Zerbitzuak antolatutako Euskal kantu herrikoiak ikasteko eta interpretatzeko 'Kantu herrikoiak barnetik II' arituendako ikastaroan hainbat astez parte hartu duten 13 ikaslek kontzertu ederra eman zuten ikus entzulez betea zegoen Arizkuneneko sabaian. Thierry Biscaryren gidaritzapean ikasitakoa jende aitzinean erakusteko aukera izan zuten denek, banaka, taldeka, eta baita batzuk binaka ere. A capella emandako kontzertuan askotariko kantu eta kantaerekin bertaratutakoak ederki gozarazi zituzten.
- Multimedia
- Servicios
- Participación