Amaiurko ostatua eta aterpea errentan atera dituzte
Hartzeko interesa dutenek maiatzaren 8ra arte aurkez ditzakete beren eskaerak
Berriki herriko ostatua betirako hetsi dute, erretreta hartuta, beraz, herrian tabernari gabe gelditu dira. Hori ikusirik, eta gainera, 2022. urte hau herriarendako hain berezia izaki, Amaiurko Herriak herriko plazan dagoen ostatua eta 40 ohe dituen aterpea errentan ateratzea erabaki du. Herriari bizitasuna emateko helburuz, ostatua eta aterpea kudeatuko duen norbaiten bila ari dira, eta interesa dutenek, maiatzaren 8a arteko epea dute beren hautagaitza jakinarazteko. Baldintzen berri jasotzeko edota informazio gehigarria eskuratzeko 667 63 36 56 telefonora (Itziar) deitu daiteke edo info@amaiur.eus helbidera idatzi.
Errentan hartzeko deialdiaren epea maiatzaren 8an akituko da, eta ostatua eta aterpea ekainaren 1ean martxan izatea da Amaiurko Herriaren asmoa.
Más en Navarra
-
El punk rock de la banda Chulería, Joder! cierra el ciclo Salas de Música en la Calle
-
Detenido en Tudela por un presunto delito de robo con fuerza y daños en los contenedores de aceite usado
-
El Ayuntamiento de Pamplona ha instalado 372 nuevas plazas de aparcabicis
-
El programa Reciclo pone a punto 283 bicicletas para los servicios sociales de Pamplona