PAMPLONA
Chupinazo de San Fermín 2025, en directo
Pintxo pote solidarioa Elizondoko Txokoto tabernan
Hilero kolektibo edo elkarte bat lagunduko du, maiatzean Saharaztan
Txokoto taberna, bere ateak berriz zabaldu zituenetik, kultur eta aisialdi ekitaldi ugari programatzen ari da astero. Horrez gain, pintxo pote solidarioa antolatzeari ekin dio orain. Hilero, ortzegunero eginen den pintxo potearen bidez, edari eta pintxo bakoitzeko 50 zentimo bideratuko ditu kolektibo, elkarte edo mugimendu sozial bati. Maiatzeko pintxo potetik lortutakoa Saharaztan elkartearendako izanen da.