LGTBI+fobia borrokatzeko ekintzak Baztanen
Azken asteetan hainbat ekimen antolatzen ari dira eragile desberdinekin batera
Maiatzaren 17an LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da, nazioarteko erakunde anitzen babespean. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea nahasmendu mentalen zerrendatik kendu zuen. Egun hartatik aitzinera, LGTBI+ pertsonenganako ikuspegia aldatu zen, izan ere, orduz geroztik, homosexualitatea ez da eritasun gisa hartzen, sendatu edo are gehiago, kutsatu zitekeen zerbait bezala, giza aniztasunaren agerbide bat baizik.
Kontuak kontu, Baztango Berdintasun Zerbitzutik jakinarazi dutenez, "gorroto-diskurtso LGTBIfobikoak modu arriskutsuan naturalizatu dira", eta erasoek, edota salaketek ere goiti egin dute. "Baztandar jendartea askotarikoa da eremu aunitzetan, eta aniztasun hori onartzeak LGTBI+ pertsonen eskubideak defendatzeko eta, sexu orientazioan, genero adierazpenean eta sexu- edo genero-identitatean oinarritutako desberdinkerien kontra lan egitera bulkatzen gaitu".
Baztango Udalak ere LGTBIQ+ pertsonenganako eta genero-aniztasun eta aniztasun afektibo-sexualarekiko gorroto, errepresio edo indarkeria adierazpenak desagerrarazteko eginahalean konpromisoa hartua duen heinean, ekintza desberdinak burutzen ari da azken asteetan: ZINEGOAK film laburren proiekzioa, Kattalingune zerbitzuaren aurkezpena eta sentsibilizazio saioa, eta guraso elkarteekin eta eskolekin batera herri eta eskoletako elementu desberdinak margotzeko ekintza desberdinak. Astearte honetan, adibidez, Amaiurren aritu ziren margotze lanetan.
Astearte honetan ere, LGTBIQ+ eta trans banderak jarri zituzten udaletxean, eta maiatzeko osoko bilkuran, Udalak adierazpen instituzional bat proposatuko du LGTBIQ+fobiaren aurkako konpromisoa agertzeko asmoz.
Temas
Más en Navarra
-
El mensaje del Ayuntamiento de Barañáin tras cancelar las hogueras: “La seguridad está por encima de todo”
-
Marea amarilla en San Adrián para colaborar con la investigación oncológica
-
La Mancomunidad Andia teje una red de prevención ante incendios
-
Los txikis Mattin y Marko, símbolo de futuro para Auritz/Burguete