Euskal telebistan emititzen den Herri txiki infernu handi programa entzutetsuak denboraldi honetako azken atala Elbeten grabatu du berriki, eta ortzegun arratsean, grabatutako irudiekin prestatutako muntaia erakutsi zuen herriko plazan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren bakarrizketekin eta Xebastian Lizasoren bertsoekin batera. Hamarnaka herritar bildu ziren programa ikustera, eta ederki pasa zuten. Gainera, iraileko Santa Kruz bestetan, bezperan egin ohi duten gisan, txopo luze bat jarri zuten plazan, herriaren berezitasunaren erakusgarri. Heldu den ekainaren 26an emanen dute telebistan Elbeten grabatutako saioa, denboraldiko azkena izanen dena.