Bi urteko geldialdiaren ondotik, udako solstizioko besta egin zuten ortzeguean Lesakan, Gu hemen zuek hor, euskararen alde bor-bor goiburupean. Beti bezala, bertsoak, dantza, sua, musika eta jatekoak eta edatekoak izan zituzten. Arratsalde osoan taloak izan ziren, Tantirumairu ikastolako guraso eta irakasleen eskutik; Lesakako bertso-eskolakoek Biziberrituz euskara kantatu zuten.

Ondotik, Lesakako Euskara Batzordearen adierazpena irakurri zuen Txoltxan Txoperenak eta sua piztu zuten, nolabait batzordearen lekukoa hartuko duen Bor-Bor Euskaltzaleen Mugimenduaren eskutik, Lide Igoak eta Paxkual Tabernak. Eta hain zuzen ere, bi horiek izan dira aurtengo omenduak, Lesakako Euskara Batzordea bere hamarkadetako ibilian euskarari eta herriari egindako ekarpenagatik, eta Bor-Bor euskaltzaleen mugimendua, euskararen sua itzal ez dadin eta etengabe piztu dezagun. Hain zuen, Bor-Bor ekimenaren aurkezpena uztailaren 2an eginen dela jakinarazi zuten. Ezpata-dantzari taldeak entsegua ere egin zuen plazan sanferminei begira, Unai Gurrutxaga aitzineskua gidari zutela eta txistularien doinupean. Ondotik, herri afaria izan zen norberak eramandakoarekin. Euskara Batzordearen kontu izan ziren mahaiak eta aulkiak eta plazan bertam izan zen edaria. Afaldu eta gero zozketa egin zuten eta dantzaldia Gabenara taldearekin.