Igandetik ortzegunera arte luzatu dira aurtengo Elizondoko Santio bestak. Azken egunean, ohikoa den bezala, zikiro jatea egin zen eta 600dik goiti lagunek parte hartu zuten. Bazkarian, ADANOrendako diru bilketa bat egin zuten hainbat lagunek, eta bazkarian parte hartu zutenek borondate handia erakutsi zuten, izan ere, 1.210 euro bildu ziren, minbizia duten haurren aldeko lana sustatzen duen elkarteari emateko.