Magnesitas Navarrasek Baztango Udalera igorritako eskutitzean jakinarazi duenez, Erdizko magnesita proiektua Nafarroako Gobernuan erregistratu berri du, uztailaren 29an hain zuzen. Proiektua erregistratzearekin bat egitasmoa Foru Intereseko Inbertsioa izendatzeko eskaria egin du, baita egitasmoa Udalez Gaindiko Eragina duen Plana bezala tramitatzeko eskaria ere. Baztango Batzar Nagusiak eta Udalak herri galdeketa egiteko hautua eginagatik, multinazionalak lehenagotik erakutsitako asmoa gauzatu du, honenbertzez.