Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa urriaren 8 eta 9an ospatuko da aurten. Azken urteetako formatuari jarraiki, aurten ere bi proba izanen dira: larunbat arratsean Gaueko Lanak lasterketa, 9,5 kilometroko eta 600 metroko desnibeleko ibilbidearekin; igandean, Maratoi Erdia, 21 kilometro eta 1.200 metroko desnibela duen ibilbidearekin. Mugarki, Urdazubiko gazteriak, Udalak eta Azkar Kirol Taldeak antolatutako lasterketetan parte hartzeko izena emateko epea irekia dago eta www.njuko.net webgunean egin daiteke.