ADONA Nafarroako Odol-emaileen Elkartearen unitate ibiltaria Elizondon dago asteazken honetatik. Foruen plazako beheitiko aldean kokatutako autobusean odol-emaileek odola emateko aukera izan zuten asteazken arratsaldean, eta ortzegun eta ortziralean ere izanen da horretarako aukera. Ortzegun honetan, arratsaldez 17.00etatik 20.30era, eta ortziralean goizez, 9.30etik 13.00ak arte. Eskatutako hitzordua dutenek soilik eman ahal izanen dute odola. Hitzordua eskatzeko, 848420573 telefonora dei daiteke edo ww.adona.es-en bidez ere egin daiteke.