Igande honetan, Iñaki Sastrek eta Jagoba Astiazaranek aurkeztuko duten Arineketan ikuskizunarekin borobilduko da aurtengo Folk Ametsetan zikloa Baztanen. Arizkunenean izanen da hitzordua, 18.00etan, sarrera dohainik dela. Tradizioa berritzeko asmoz, dantza tradizionala hartzen dute abiapuntu gisa, fandangoa, arin-arina, zortzikoa eta bertze doinu tradizional batzuetan oinarritutako abestiak bilduz, eta horiek eguneratu egiten dituzte, konposizio garaikideekin uztartzen dituzten bertze batzuk sortuz.

Aurtengo hirugarren ikuskizuna izanen da igande honetakoa, aitzinetik, Los Malagatos, Malagako musika taldeak eta Hoot 'n' Holler folk talde iparramerikarrak emanaldi ederrak eskaini dituzte Baztango kultur etxean.