(H)ilbeltza elkarteak antolatzen duen Euskal Nobela Beltzaren astea atzo abiatu zen. Bederatzigarren edizioa betetzen duen ekimena igandera arte luzatuko da.

Ohikoa den bezala, Idazleekin Solasean ekimenaren hitzorduarekin hasi zen asteko egitaraua. Arizkungo medikuaren etxean, afari berendua egin bidenabar, Eneko Barberenak idatzitako Suak erreko ez balu eleberri beltza izan zuten hizpide hitzordura hurbildu zirenek, idazlea ere bertan zela. V. (H)ilbeltza beka irabazi zuen arrasatearrak, eta horri esker idatzi du berriki argitaratutako eleberri beltza.

Bihar Anizko elkartean, 19.00etan, Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea izenburua duen solasaldia emanen du Joseba Sarrionandiak.

Ortziralean zinemagintza izanen da protagonista. Anjel Lertxundik 1987an zuzendutako Kareletik filma proiektatuko dute 19.00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.

Ilbeltzaren 28an, 11.00etan Elizondon, Arizkunenea kultur etxean Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak, mahai-ingurua izanen da, Garazi Arrula eta Garazi Ugalderen eskutik, Amaia Apalauza moderatzailea izaki. Ondotik bazkaria izanen da Erratzuko Etxelebert elkartean, eta txartelak ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatziz erreserbatu beharko dira. Bazkal ondoan hainbat liburu aurkeztuko dituzte: Jon Alonsoren Amaiur bat urtero, Mikel Alvarezen Euskalia. eta Gaizka Ugaldek itzulitako Leonardo Sciasciaren Todo modo. Iluntzean, Susmagarrien gaua izanen da, Baz Town lelopean. herrian zehar.

Igandean 11.00etan Oronozko aparkalekutik abiatuta Gorputz gorrituen solasa izeneko itzuli beltza eginen dute, eta 19.00etan Arizkunenean, Ruper Ordorika: zuri beltzean emanaldiarekin akituko da Euskal Nobela Beltzaren Astea.