Bidasoko kontrabandistak antolatuta eta Baztan Bidasoa Turismoa Elkarteak eta Etxalarko Bentak lagunduta, Lan Gaua kontrabandisten ibilaldi gidatua egin zen larunbatean. Etxalarko Bentatik abiatu eta Mizpira Lepo, Meaka, Etxalar eta Santakrutz ermita pasa ondotik, izena emandako 105 ibiltariek berriz ere Etxalarko Bentan bukatu zuten gauerdi inguruan. Ibilbidea hasi baino lehen, Etxalarko Bentan omenaldia egin zitzaion Xanti Elizagoien etxalartarrari, hainbertze urtez kontrabandista izandakoari.