Igande honetan, ekainak 11, Zuhaitz Gurrutxagak ‘Futbolistok’ monologoa aurkeztuko du arratsaldeko 18:00etan Arizkungo herriko ostatuan. Arizkungo herriak eta gazteek antolatuta, sarrerak Dolaetxean eros daitezke zazpi euroren truk. Hala ere, egunean bertan ere salgai izanen dira. Monologoaren ondotik, gainera, pintxoak izanen dira, herriko eskolako jantokia finantzatzeko.